Aragoiko Artiedakoa da Nafarroa Garaiko lehen Leire-aren aita. Edo hala kontatuko dizue gizonak Esa herrian harekin topo egiten baduzue, adibidez, Arangoiti tabernan. Urtegiagatik ezaguna eginen zaizuen Esa herritik Leireko Monasteriora ez dago ia deus distantzian: 5km eskas. Denboran… denboran bai: hamabi bat mende. Leireko Kutxatilaren inguruko informazio eske hurbildu gara, baina heldu bezala egin dugu alde. Monjeek ez digute aterik ireki eta harrerako langileek apenas eman digute i...
Aragoiko Artiedakoa da Nafarroa Garaiko lehen Leire-aren aita. Edo hala kontatuko dizue gizonak Esa herrian harekin topo egiten baduzue, adibidez, Arangoiti tabernan. Urtegiagatik ezaguna eginen zaizuen Esa herritik Leireko Monasteriora ez dago ia deus distantzian: 5km eskas. Denboran… denboran bai: hamabi bat mende. Leireko Kutxatilaren inguruko informazio eske hurbildu gara, baina heldu bezala egin dugu alde. Monjeek ez digute aterik ireki eta harrerako langileek apenas eman digute informaziorik: “Nafarroako Museoan dago aspaldi” beste askorik ez digute esan.
Gidoia: Amets Aranguren.
Lokuzioa: Intza Alkain.
Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna.
Informazio gehiago: 100objektu.eus.
View more