Honako hau txirrindularitza profesionalari buruzko gune bat duzue, edukiak podcast bidez jorratzen dituena. Salbuespenak salbuespen, emanaldiak astelehenero egiten ditugu. Bertan ez dugu soilik gizonezkoen ziklismoa jorratzen; emakumezkoek ere baduteberen tokia. Eta horrez gain, nola ez, arreta bereziz erreparatzen diogu euskal talde eta txirrindularien ibiliari.

Episode List

24. Erreleboa| Chris Froome, Tourreko olinpotik gertuago

Jul 25th, 2017 12:27 AM

C'est fini, bukatu da aurtengo Frantziako Tourra. Itxaronaldiak luze, oso luze jotzen du, baina gero lasterketa airean, kasik oharkabean pasatzen da. Uztailaren batean hasi zen aurtengo edizioa, Dusseldorffen, eta 23 egun eta 21 etaparen ostean, joan zen igandean finitu zen, Parisko Eliseo Zelaietan. Hiru astez, ia etenik gabeko dosia izan dugu ziklismo zaleok, eta orain jota gaude, abstinentzia sindromearen eraginpean. Baina ez duzue zertan larritu, gu terapia egiteko prest gaude eta! Podcast honetan Tourrak utzitakoa aztertu dugu. Onerako zein txarrerako, hainbat protagonista izan dira aurtengo edizioan, eta gure analisia izen propio horien baitan egin dugu. Eta horrekin ez baduzue aski, beste bi mintzagai ere izan ditugu: alde batetik, La Coursen, emakumeen egutegiko probarik berritzaileenean gertatutakoa; eta, bestetik, larunbat honetan gure errepideetan jokatuko den Donostiako Klasikoa.

23. Erreleboa | Oreka nagusi Tourreko mendietan

Jul 21st, 2017 12:45 PM

2017. urteko Tourra bukatzear da. Minutu erdi baino gutxiagoan Chris Froome liderra, Romain Bardet frantziarra eta Rigoberto Uran sorpresa kolonbiarra ditugu azkenengo erlojuaren kontrako etapa baino lehen. Mendiko etapa guztietan oreka eta denbora galtzeko beldurra izan dira nagusi. Orain arte Tourrean gertatutakoaren analisi sakona da 23. errelebo hau.

22. Erreleboa| Skyren eta Boelsen hegemonia

Jul 9th, 2017 11:57 PM

Bi mintzagai izan ditugu podcast honetan. Alde batetik, nola ez, Frantziako Tourraz jardun dugu. Amaitu da proba frantziarreko lehen zikloa, eta, saio honetan, lehen bederatzi etapek utzitakoa eta datorren astean etorriko dena errepasatu dugu. Horretaz landa, Italiara begira ere jarri gara. Izan ere, Giro Rosa bukatu berri da, emakumeen egutegiko probarik garrantzitsuena.

TDF 2017| 5. etapa, Vittel-La Planche des Belles Filles

Jul 5th, 2017 4:50 PM

Tourrean zehar etapa garrantzitsuenen kronikak egingo ditugu. Hona hemen lehenengoa. Gaurkoan aurtengo Tourreko lehen etapa menditsua jokatu da, eta, bertan, Fabio Aru (AST) izan da indartsuena. Eraso bortitza jo du italiarrak, eta bakarrik heldu da La Planche des Belles Fillesgo helmugara. Froomek eta Portek ondo erantzun dute, baina larriago ibili dira Contador eta Quintana. Froomek maillot horia kendu dio Thomas taldekideari. Hori guztia podcast honetan errepasatu dugu.

21. Erreleboa | 104. Frantziako Tourraren Gida

Jun 28th, 2017 9:38 AM

Hemen da urteko lasterketarik handiena, Frantziako Tourra! Egutegiko probarik garrantzitsuena da. Hortaz, gure 21. saioa proba frantziarra aztertzeari eskaini diogu. Alde batetik, ibilbidearen erradiografia sakona egin dugu, puntu beroak eta interesguneak non dauden aipatuz. Eta, bestetik, errepaso sakona eman diogu parte hartzaileen zerrendari. Besteak beste, faboritoez, esprinterrez, euskaldunez eta outsider posibleez aritu gara.

Get this podcast on your phone, Free

Create Your Podcast In Minutes

  • Full-featured podcast site
  • Unlimited storage and bandwidth
  • Comprehensive podcast stats
  • Distribute to Apple Podcasts, Spotify, and more
  • Make money with your podcast
Get Started
It is Free