Aldi hau feminismotik, euskaratik, Euskal Herritik... kontatzeko helburua du audio-serie honek. BERRIAk 20 urte bete ditu eta urte horiei guztiei begiratzea da asmoa, nondik eta nola sortu zen ahaztu gabe. Aldi horietako bizipenak jasotzen ditu seriek, atal bakoitzean gai zentral bat ardatz hartuta.

Episode List

Kanpo begirada

Jun 21st, 2023 5:00 AM

Ezagutzen al dute BERRIA euskal herriko gazteek? Kontsumitzen al dute? Eta helduek, zer nola ikusten gaituzte? Adituek? Guztiak bildu ditugu audio seriearen atal honetan. BERRIA sortu zenean 20 urte zituztenen eta urte horretan jaio zirenen iritziak jasotzeaz gain, Lander Garroren, Amaia Arroyoren, Eneko Bidegainen eta Estitxu Garaien analisiak bildu ditugu. Labur esanda, kanpotik nola ikusten gaituzten jaso dugu atal honetan.

Bagara nor

Jun 21st, 2023 5:00 AM

Kulturaren bidez, geure buruari nor izateko baimena ematen diogu BERRIAn, besteak beste. Munduan gertatzen denaren berri ematen dugu, kulturgileen eskutik. Gertakari baten analisia egin, sorkuntza ardatz. Nor izateko plaza bat da BERRIA, euskal kulturgileen eskura jartzen duguna. Eta, hain zuzen horregatik, gaur, guk sortu ordez, kulturgileak ekarri ditugu hona, haiek sor dezaten. Guztiei galdera berdina egin diegu: BERRIAk zer ekarpen egiten dio euskal kulturgintzari? Eta kulturgileei? Aner Peritz bertsolaria, Mejillon Tigre kolektiboko sortzaileak, eta Idoia Torregarai eta Mirari Martiarena umoregileak izan ditugu gurean. Bakoitzak bere doinu, neurri eta diziplinan erantzun digu.

Euskal Herria egunero sortzeko

Jun 21st, 2023 5:00 AM

Egunkari nazionala da BERRIA. Euskarazko egunkari nazional bakarra. Naziotasuna da BERRIAren identitateetako bat, balio bereizgarrietako bat. Baina zergatik? Eta zer dela-eta du horrenbesteko garrantzia nazio ikuspegiak? Galdera horiei erantzuteko, Amagoia Mujika BERRIAko zuzendaria gonbidatu dugu. Ekhi Erremundegi Baionako delegazioko kazetaria, Ion Orzaiz Iruñeko delegazioko kazetaria eta Jule Goikoetxea EHUko zientzia politikoetako irakaslea ere izan dira gurean.

Leiho bat mundura

Jun 21st, 2023 5:00 AM

Munduan zer gertatzen den eta zergatik. Hori euskaraz jaso eta ematea izan da BERRIAren helburuetako bat. Lekuko izan eta lekuko egin. Aldi hau ere mundutik kontatzen dugulako. Gurekin izan zara, irakurle, Kolonbiako bake prozesuan, Fidel Castroren heriotzaren omenaldietan, Ekialdi Hurbileko gatazketan, Olinpiar Jokoetan, Ukrainako gerraren muinean. Asko dira maletan grabagailua, kamera eta arkatza sartu, eta munduaren punta batera joan diren BERRIAko kazetariak. Nola gogoratzen duten jakin nahi?

Herri ekimenez sortua

Jun 21st, 2023 5:00 AM

Herri ekimenetik sortu zen BERRIA, Egunkaria-ren itxierak behartuta. Herri gogotik, beraz, komunitatetik. 20 urteko ibilbidea, garai bakoitzaren erronkei erantzuten, bizi dugun aldi honen gakoetan sakontzen, mundua eta Euskal Herria ulertzen laguntzen digun kazetaritza egiten, betiere komunitatearen sustenguarekin. Ainara Lasa BERRIAko Marketin saileko arduraduna eta Iban Arregi Berria Taldeko Kontseilari ordezkaria gonbidatu ditugu mahai inguru honetara, 20 urte hauetako ibilbideaz, komunitatearen garrantziaz, kontsumo ohituren aldaketez eta momentuko erronkez hitz egiteko.

Get this podcast on your phone, Free

Create Your Podcast In Minutes

  • Full-featured podcast site
  • Unlimited storage and bandwidth
  • Comprehensive podcast stats
  • Distribute to Apple Podcasts, Spotify, and more
  • Make money with your podcast
Get Started
It is Free