Leireko kutxatila
Aragoiko Artiedakoa da Nafarroa Garaiko lehen Leire-aren aita. Edo hala kontatuko dizue gizonak Esa herrian harekin topo egiten baduzue, adibidez, Arangoiti tabernan. Urtegiagatik ezaguna eginen zaizuen Esa herritik Leireko Monasteriora ez dago ia deus distantzian: 5km eskas. Denboran… denboran bai: hamabi bat mende. Leireko Kutxatilaren inguruko informazio eske hurbildu gara, baina heldu bezala egin dugu alde. Monjeek ez digute aterik ireki eta harrerako langileek apenas eman digute informaziorik: “Nafarroako Museoan dago aspaldi” beste askorik ez digute esan. Gidoia: Amets Aranguren. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Irulegiko eskua
Kultura hegemonikoek ez dute historian aztarrika ibili behar izaten munduan hartu duten lekua justifikatzeko; horretarako behintzat, aski izaten dute oraina eta benetako errealitate bakarra omen den horrek eskaintzen dien alibia. Baina zer ematen die iraganak zibilizazio azpiratuei? Zer jaso lezakete populu menostuek, aitortzarik gabeko herriek edo aspaldi handitik datozen hizkuntza gutxietsiek, denboraren galbahean harrapatuta gelditu diren altxorrak agerira ateratzea lortuz gero... Gidoia: Garbiñe Ubeda. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Errekaleorreko miliarria
Mugarriak ezagunagoak dira gurean miliarriak baino. Mugako harriak, horiei buruz, entzun dugu zerbait: herri, auzo eta baserrietan mugak ipintzeko modua zen mugarria. Gauez norbere lurren hedapena handitzeko mugarrien garraioan maltzurki ibiltzen zirenen inguruko kondairarik ere ez da falta izan. Ezta mugakide ziren jabe ezberdinen arteko liskarrik ere. Baina miliarria? Zer da miliarria? Hori jakiteko, lehenbizi, milia bat zer den jakin behar. Gidoia: Harkaitz Cano. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Lau jainko brontzezko
1984ko udaberrian gaude. Higerko lurmuturrean, Hondarribian. Ur-azpian bila aritu gara, mende asko atzera egin dugu. 1960ko hamarkadatik badakigu hor behean, ur azpian, gure historiaren arrastoak daudela, azaleratzeko zain. Gidoia: Aintzane Usandizaga. Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.
Crosseta
Ze zerikusi dauka mezaren erdian dena utzita ehizara aldegiten zuen Mateo Txistu apaiz ehiztariak Tadej Pogacar txirrindulariarekin? Ze zerikusi dauka Italiako Giroak Ugandako safari batekin? Ze zerikusi dauka Kalashnikov fusilak txorroskileroaren bizikletarekin? Azken finean, Eibarko Armagintza Museoan gaude… Zer egiten du hemen bizikleta batek erakusgai? Gidoia: Harkaitz Cano Lokuzioa: Intza Alkain. Sintonia eta soinuteria: Nagore Etxabe Antuxuna. Informazio gehiago: 100objektu.eus.