Tropela.eus podcastak

Tropela.eus podcastak

https://feedpress.me/tropela
0 Followers 20 Episodes Claim Ownership
Txirrindularitza eta Tropelako lehiaketen inguruko euskarazko podcasta

Episode List

579 Tropela.eus podcastak: 2025eko Frantziako Tourra

Jul 2nd, 2025 6:08 AM

Larunbat honetan abiatuko da 2025eko Frantziako Tourra, denboraldiko lasterketarik garrantzitsuena. Kinielari errepasoa egiteko Lander Garro (@landergarro), Egoitz Lizaso (@elizaso) eta beste gonbidatu ez organiko bat izan dute, kinielak zeintzuk hartu beharko liratekeen laguntzen izan dena – edo ez laguntzen -. Ea egindako analisia lagungarri zaizuen! Podcastera harpidetu

578 Tropela.eus podcastak: 2025eko Italiako Giroa

May 3rd, 2025 10:37 PM

Hurrengo asteburuan Albaniatik abiatuko da 2025eko Italiako Giroa eta lehen itzuli handia izanik, podcast hau grabatzea ezinbestekoa zen. Kinielari errepasoa egiteko Iker Gomez Finisher taldeko txirrindularia gonbidatu dugu. Altsasuarrak bikain ekin dio denboraldiari. Landerrek (@landergarro) eta Egoitzek (@elizaso) elkarrizketatxo bat egin ondoren, hiruren artean kiniela osatu dute. Ea egindako analisiak laguntzen dizuen! Podcastera harpidetu

577 Tropela.eus podcastak: 2025eko Paris-Roubaix

Apr 10th, 2025 4:31 AM

Asteburu honetan jokatuko dira Paris-Roubaixeko klasikoak, gizonezko zein emakumezkoena. Podcast honetan Iban Perez (@piban) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) ohiko solaskideek, Itzuliako 3. etapan Alex Aranburuk (COF) izandako auzia aipatzeaz gain, larunbatean jokatuko den emakumezkoen Paris-Roubaix eta igandean jokatuko den gizonezkoena izan dute hizpide. Seguru lagungarri zaizuela kinielak prest izateko! Zorte on! Podcastera harpidetu

576 Tropela.eus podcastak: 2025eko Flandriako Tourra eta Itzulia

Apr 3rd, 2025 9:34 PM

Igande honetan jokatuko dira Flandriako Tourreko klasikoak, gizonezko zein emakumezkoena. Horretaz gain, astelehenetik aurrera, Itzulia izango dugu gure errepideetan. Gogoratu gainera aurtengo Itzulian ere Laboral Kutxaren babestutako sailkapena izango dugula sari zoragarriekin. Podcast honetan Eneko Garate (@egarate) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) ohiko solaskideek Flandriako klasiko handiaren eta Itzuliaren inguruko kinielei bistadizo bat ematen diote. Seguru lagungarri zaizuela kinielak prest izateko! Zorte on! Podcastera harpidetu

575 Tropela.eus podcastak: 2025eko Paris-Niza

Mar 7th, 2025 8:43 PM

Igande honetan abiatuko da 2025eko Tropelako lehen itzulia: Paris-Niza. Podcast honetan Lander Garro (@landergarro) eta Egoitz Lizaso (@elizaso) ohiko solaskideez gain, Eñaut Urkaregi txirrindulari gaztea izan dugu gonbidatu gisa. Bertan Eñauten txirrindularitza ibilbideaz eta etorkizunaz aritzeaz gain, Paris-Nizako kiniela repasatu dugu. Zabaldu mezua! Podcastera harpidetu

Get this podcast on your phone, Free

Create Your Podcast In Minutes

  • Full-featured podcast site
  • Unlimited storage and bandwidth
  • Comprehensive podcast stats
  • Distribute to Apple Podcasts, Spotify, and more
  • Make money with your podcast
Get Started
It is Free